Harrera ezin hobea
Halaxe, umeak hasiera-hasieratik izan dira egitasmo honen parte. Abenduaren 28an, Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan inguruko lagunak (helduak zein adin desberdinetako umeak) bildu gintuzten Ikerrek eta Iraitzek buruan zerabilten ideia azaltzeko: harrera bikaina izan zuen egitasmoak eta sekulako ekarpenak egin zituzten txikienek.