LEGE-OHARRA


Informazio hau argitaratzen dugu ez bakarrik datu pertsonalak bidaltzeko baimenaren oinarriak bidali baino lehen finkatzeko baizik eta zure eskubideak zuri jakinarazteko ematen dituzunean baino lehen, baita datu horiek zaintzeko erabiliko ditudan neurriak ere. Hori guztia abenduaren 13ko 15/1999 legearen (Datuen babesa), abenduaren 13ko 1720/2007 Garapen araudiaren eta Europako datuen babesa araudiaren arabera, baita gaiari egokitzen zaion araudi guztia bizi garen estatuan zein Europan zehar. Hori dela eta, datuak webgunearen formulario batean sartzen dituzten erabiltzaile guztiek webgunearen pribatutasun politika eta lege-oharra irakurri eta onartzen dituztela seinalatu behar dute.

Lege oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 legearen (Informazio-gizarte zerbitzuak eta komertzio elektronikoa) 10. Artikulua betez, http://www.lhl.eus webgunearen jabearen datuak ematen ditugu hemen:

Elkarte arduraduna:LHL Inklusio Erronka
Helbidea: Sakulu 5, 31880 Leitza
E-posta: lhlerronka@gmail.com
CIFZ/NIF a: G71427512

Erabiltzaileak ahalik eta informazio gehien eskuragai izan dezan, eta modu gardenenean, gure egoitza Leitzan dagoela jakin dezan.

ERABILERA BALDINTZAK ONARTZEA
Webgunea erabiltzeak lege-informazio hau irakurri eta onartzen duzula esan nahi du.
Erabilera-baldintza hauek, lege oharrak, pribatutasun politikak webgune honetara sartzea eta erabiltzea arautzen dituzte erabiltzaile guztiei dagokienez.

WEBGUNEAREN EDUKIA


Webgunea http://www.lhl.eus domeinuan ostatuta dago, eta inklusio erronkaren inguruko informazio guztia argitaratuko da

WEBGUNEAREN ERABILERA


Erabiltzaile bezala, webgune honen bitartez eskuragai dauden baliabideak eta edukia modu zuzenean eta legeak errespetatuz erabiliko dituzula onartzen duzu. Erabiltzaile bezala, webgune honetan dauden baliabideak eta informazioa legez kontrako helbururekin, fede onaren edo ordena publikoaren aurka erabiltzeari uko egiten diozu, baita webgunearen baliabideei edo edukiari kalterik egin liezaiekeen edozein baliabide – edo erabilezin bihurtu, edo horien erabilera arrunta oztopa ditzaketen– erabiltzeari ere, baita “LHL erronka inklusiboa”ri edo beste edozein erabiltzaileren gailu informatikoetan dauden informazio-sistemei, dokumentuei, artxiboei edo han gordeta dagoen beste edozein materialari kalterik egin liezaiekeen edozein baliabide erabiltzeari. Horietako edozein betebehar bete ezean, eragiten dituzun kalte guztiak zure ardura izango dira. “LHL erronka inklusiboa”k zerbitzu hau bertan behera uzteko eskubidea du legez kontrako edukia kentzeko asmoarekin, eta horren ondorioz gerta litezkeen arduraduna izan gabe. Zerbitzua bertan behera uzteak edo edukia kentzeak ez du inolako kalte-ordainketarik jasotzeko eskubiderik inori emango.

WEBGUNEAN ESTEKAK DITUZTEN ZERBITZUAK ETA EDUKIA

Webgune honetan dauden estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete, beste pertsona, enpresa edo erakundeek kudeatuak, eta horiei dagokienez ez dugu inolako ardurarik. Hori dela eta, “LHLerronka inklusiboak” ez du inolako ardurarik webgune horien edukiei eta egoerei dagokienez; ez du horien edukia gomendatzen, ezta babesten ere. Dena dela, webgune horietan sartzeak webgune horien politika legalak onartzen dituzula esan nahi du, eta, hori dela eta, “LHL erronka inklusiboa”k ez du inolako ardurarik horri dagokionez.

DESKARGA


Dauzkagun giza-baliabide eta baliabide teknikoen neurrian, “LHL erronka inklusiboa” webgunearen funtzionamendu zuzenaz arduratuk da, baita horren edukia zuzena eta egiazkoa izan dadila ere.
Hala ere, “LHL erronka inklusiboa”k ezin du bermatu beste pertsonek sartu dituzten birusik eta beste osagai kaltegarririk –sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalterik sorraraz dezaketenak– ez dauden. “LHL erronka inklusiboa” ez da balizko gertaera hauen arduraduna: erabiltzaileek webgune hau edo horren edukia gaizki erabiltzeak sorrarazi ditzakeen kalteak; webgunean dagoen informazioan oinarritako ekintzak; Webgunearen edukian ager daitezken akatsak edo hutsuneak; erabiltzaileek erabiltze-baldintzak ez betetzeagatik erabiltzaileen edo besteen programetan edo gailu informatikoetan gerta daitezken kalteak, edo telekomunikazio-sareetan gertatzen diren akatsek edo deskonexioek eragiten duten etena webgunearen zerbitzuetan; erabiltzaileari tresna egokiak izatea programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko dagokio.

BALDINTZA HAUEK EGUNERATZEA


“LHL erronka inklusiboa”k jakinarazten dizu erabilera-baldintza hauek, beste testu guztiak eta testu legalak, webgunearen diseinua eta konfigurazio osoa alda daitezkeela, eta eguneratze-data informazio legalaren orriko goialdean egongo da ikusgai. Aldaketen ondorioak indarrean izango dira webgunean plazaratu ondoren, eta, hori dela eta, momentu bakoitzean indarrean dauden
baldintzak onartu behar dituzu.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Nor arduratzen da zure datuen erabileraz?
Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo erakundeak kudeatuko dituela:


 Identitatea: “LHL erronka inklusiboa”
 IFK: G71427512
 Helbidea: Sakulu 5, 31880 Leitza
 E-posta: lhlerronka@gmail.com


Zure datuak zertarako erabiltzen dira?

Webgune honen formularioetan biltzen diren datuak gure zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko eta zuekin harremanetan jarri eta zure eskaerei erantzun ahal izateko erabiliko ditugu Zure datuak noiz arte gordeko ditut? Webgune honen formularioetan biltzen diren datu pertsonalak interesadunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla uste dugun bitartean gordeko dira.

Zure datuak erabiltzeko legitimazioa zein da?


Eskubide legala dugu eskatu dizkizudan datuak erabiltzeko baimena eman guzulako. Baimena hori espresuki eman diguzu baimena hori irakurri eta onartu duzula esaten duen laukitxoa markatuz.


Zure datuak beste erabiltzaileei ematen al zaizkie?


Webgunean sartu dituzun datuak ez zaizkie beste enpresei komunikatuko aginte legalagatik ez bada.


Zure datuak ematen dizkidazunean, zure eskubideak zeintzuk dira?

Hauek dira:

Informazio-eskubidea

  • Eskubidea duzu zure datuak bildu baino lehen zein datuak analizatuko diren jakiteko, zertarako analizatuko diren, datuak nondik eskuratu diren, eta beste norbaiti eman zaizkien edo emango zaizkien. Sartzeko eskubidea
  • Eskubidea duzu zein datuak analizatuko diren jakiteko, zertarako analizatuko diren, datuak nondik eskuratu diren, eta beste norbaiti eman zaizkien edo emango zaizkien.
  • Zuzentzeko eskubidea. Oker edo osatu gabe dauden datuak aldatzeko eskubidea duzu.
  • Ezabatzeko eskubidea
  • Ez egokiak edo soberan dauden datuak ezabatzeko eskubidea duzu.
  • Aurkaritza eskubidea
  • Zure datuak analiza ez daitezen edo analisia bertan behar utz dadin nahiz eta legeen arabera bakarrik.
  • Analisia mugatzeko eskubidea
  • Zure datuen analisia bertan behera gera dadila eskatzeko eskubidea legeen arabera.
  • Datuak eramateko eskubidea
  • Zure datuak formatu elektroniko egituratuan eta modu ohikoan erabiltzen den formatuan jasotzeko eskubidea, eta beste arduradun bati igarotzekoa.
  • Banan-banako erabakien objektua ez izateko eskubidea

Ondorio legalik izan dezakeen zure gaineko erabakirik har ez dezan, edo bakarrik zure datuen analisietan oinarritzen diren erabakirik.

Nola gauza ditzaket nire eskubideak?


Edozein eskubide gauzatzeko, e-postaz idatzi –lhlerronka@gmail.com– eta erantsi:

1.- NAN, pasaporte edo beste motako identitate-agiriaren fotokopia edo
sinadura digitala.
2.- Egiten duzu eskaeraren edukia eta, behar izanez gero, egiaztatzen duten
agiriak.
3.- Helbidea jakinarazpenak jasotzeko, sinadura eta data.
Zure eskubideak esleitu duzun bolondrezko ordezkari baten bitartez gauzatzen
baduzu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria edo froga aurkeztu beharko
duzu.


Datuen jabea adingabea izanez gero, edo ezgaitua bada, eskubideak egiaztatu den ordezkari legalaren bitartez gauzatuko dira.


Zer egin dezaket nire eskubideak gauzatzen ez badira?
Uste baduzu zure eskaera ez dela bete, erreklamazioa jar dezakezu Espainiako Datuen Babeserako Agentzian horren webgunearen bitartez: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronicaweb/vistas/formReclamacionDerechos/reclamacionDerechos.jsf


Kanpoko estekak


Pribatutasun politika honek webgune honetan biltzen diren datu pertsonalei bakarrik egokitzen zaie baina, beste esteka batzuk baitaude, esteka horietan sakatuz gero gure webgunetik ateratzen ari zarela kontuan hartu behar duzu. Hori dela eta, beste webgune horien pribatutasun politikak irakurri beharko dituzu “LHL erronka inklusiboa” ez baita webgune horien pribatutasun politiken arduraduna.