Aurrekariak
Egitasmo honek ez zukeen argirik ikusi izanen, aurretik herrian bidea urratutako beste bi egitasmo indartsuren eredurik izan ez balitz; Euskal Herria Mendi Erronka eta Leitza Urratsez Urrats , hain zuzen ere. Lehena, erreferentzia argi bilakatu da, eskualdean ez ezik, baita Euskal Herri mailan ere, kirola, euskara eta auzolana bultzatzeko urtez urte egin duen lan eredugarriagatik; bigarrena, bestalde, gogoangarri zaigu 2017-2018 ikasturtean Amazabal Institutukoek Erleta Eskolarekin elkarlanean Leitzako irisgarritasun eta mugikortasun gabeziak azaleratzeko eta herritarrengan kontzientzia sortzeko egin zuen lanketa bikainagatik. Eskuz esku, guztiok batera herria eraikiko dugu!