Hasiera-hasieratik, bidelagun
Urtarrilaren 21ean, alkatearekin bildu ginen. Alkateak oso begi onez ikusi zuen egitasmoa, arrazoi askorengatik: herriarentzat eta auzolanean oinarritua dagoelako, umeak barnebiltzen dituelako… Elkarlanerako prest azaldu zen lehen momentutik, eta lehen lorpen adierazlea, hau da, plazara bitarteko bidexka egiteko eskaera instantzi bidez egiteko aholkatu zuen: martxoaren erdirako plazara bitarteko bidexka egina zegoen.
Martxoaren 29an, hitzordu garrantzitsua izan genuen udaletxean. Mikel alkatearekin eta Itziar aparejadorearekin bildu ginen, eta familia bakoitzeko umeek eskaera bana egin zien Udalari: 6 instantzia izan ziren guztira, eta haietako bakoitzari zigilua jarri genien Udal Bulegoan.