1 eta 43 urte bitarteko 6 leitzar familia gara, eta Leitza herri inklusiboagoa bilakatzeko egitasmo bat dugu esku artean. LHL erronka jarri diogu izena, eta kirola, elkartasuna eta auzolana uztartzea du helburu nagusi. Herri lan-sarea sortu nahi dugu, ahalik eta oihartzun eta atxikimendu handienak eskuratzeko. Laguntzeko prest?