Gurekin batera ariketa egin nahi?
Hauxe da gure proiektuaren muina. Proiektu honek gutako bakoitzaren buruan aldaketa txiki bat eragin nahi du: gure eguneroko jokabide eta ekintzetan zuzenean eragingo duen aldaketa. Besteen lekuan jartzeko ariketa da proposatzen ari garena, eta geu gara lehenengoak arian-arian ikasten ari garenak: terminologian hanka sartu ahala ikasiz, gure kontraesanen inguruan hausnartuz…, baina, beti ere, zintzotasunez eta borondate onez jardunda.